Vitoria-Gastez hiriko Arana Kaleko 7 zenbakiaren 12. Bulegoan 25 urte irekita egon ondoren, Akademia Kepler Ck Ikastegira etorri diren haur, gazte eta heldu guztiei laguntza klaseak eskeiniz, atea ixtea erabaki dugu bai ta asistentzia presentziala ere, eta zuen asistentziagatik eta gure zerbitzuak eskatzeagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Hala eta guztiz ere, esan nahi dizuegu web gunearen proiektua aurrera jarraitzen duela eta, ahal den neurrian, eduki berriak igotzen jarraitu egingo dugula eta bereziki Hemen ebatzi zure zalantzak izeneko atal berri bat sortuko dugula, non ahalik eta denbora laburrenean eta dohanik ikasleek egindako zalantzeei erantzuten saiatuko garen.
Esan beharra dago, beti onartuko dugula edozein laguntza ekonomikoa, nahiz eta txikia izan, web gunearen proiektua aurre egiteko.
Bizum: +34 658711854
Agur bero bat guztientzako eta ESKERRIK ASKO BERRIRO!
Yahweh Jainkoak bedeinka zaitzatela!
Ongi etorri Kepler Ck web gunera; hemen aurki dezakezu urrats batzuetako zenbait ikasgairi buruzko ebatzitako ariketa eta buruketa batzuk. Ezker edo eskuin aldeko edozein atalean sartu, bilatu eta aurkitu! Ah! eta hizkuntza aldatu nahi izatekotan klika egin hizkuntz botoietan. Aurrera!
Baina sartu nahi ez izatekotan eta kanpoan geratu nahi baduzu, behean duzu zenbait arazo "matematiko" ez aspertzeko. Ondo pasatu eta nahi duzun arte!
1) Osatu ondoko taula Kepler Ck-ren arauak aplikatuz:
Soluzioa
2) Baldintza hauek betez gero
zenbat litzateke 8 + 8 = ?
Soluzioa
3) "Bost bider lau hogei gehi bat berdin hogeitabi". Nola izan daiteke?
Soluzioa
4) Sei txox berdinak erabiliz, nola eraikiko zenituzke 4 triangelu aldekide berdinak?
Soluzioa
5) Nola bananduko zenuke berdea den lur-saila forma eta tamaina bera duten bost zati berdinetan?
Soluzioa
6) Nola kokatuko zenituzke borobiletan 1,2,3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakiak eremu bakoitzaren erpinen arteko batura barruan agertzen den zenbakia izan dadin.
Soluzioa
7) Nola erabiliko zenituzke zenbakirik gabeko ikur matematikoak berdinketak egiazkoak izateko?
Soluzioa
8) Nola kalkulatuko zenuke berdez margoturiko azalera R-ren menpe?
Soluzioa
9) Nola mugituko zenuke egokia den txotxa berdinketa zuzena izan dadin?
10) Nola kalkulatuko zenuke karratuen arrosa den eremuaren azalera?
Soluzioa
11) Zenbat hirukide daude hurrengo marrazkian?
Soluzioa
12) Zein aparkaleku zenbakian dago kotxea?
13) Osatu hurrengo taula egindako eragiketak bereziak direla kontutan hartuz:
Soluzioa
21) Hiru kutxa dauzkagu: gorria, beltza eta gorribeltza. Sei bola sartu ditugu kutxetan: 3 bola gorri eta 3 bola beltz, hurrengo baldintzak beterik:
- Kutxa bakoitzean 2 bola daude barruan.
- Kutxa beltzan ezin dira bi bola beltzak egon, kutxa gorrian ezin dira bi bola gorriak egon eta kutxa gorribeltzan ezin dira bola gorria eta bola beltza egon. Nola jakingo zenuke bolen kokapena kutxa bakar batetik bola bakar bat atera badaiteke?
22) Nola banatuko duzu hamar soldadu bost lerrotan launa?
24) Zein da irudiko izarraren A, B, C, D eta E anguluetako neurrien arteko batura?
25) Zein da x100-2x99+4 eta x2-3x+2 polinomioen arteko zatiketaren hondarra?